XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Setialdian izandako hondamenak konpontzen ari dira sultanaren gizonak.

Lehen baino hobeto utziko dute babesiria.

Lanak amaitutakoan, behin betiko itxura hartu du.

Kilometro batzutara, itsasotik urbil badute oraindik gaztelu bat Ostatalariek: Margat.

Baina egoera larrian dago.

Han ere gizon eta janari beharrean dira.

1285ean Qelaun izeneko sultan bat kokatuko da Krac-en eta handik abiatuko da Margat-i eraso egitera.

Urte hartantxe eroriko da.

Sei urte geroago betiko galdu zituzten gurutzatuek Lurralde Santuan izan zituzten harresiriak.

Ordeneko zaldunak Rodas-a joango dira eta gero Maltara.

Azken toki honetako izena hartuko dute.

Zaldunen Krac-a orain Qalaat el-Hosn da, hau da, Mendi gaineko Gaztelua, Zorioneko Garaipenetako Erret-Eskualdeko herrialdeburua.

BERKIL HANDIA / URBIDEA.